MILA GALDERA
Hutsa ez al dago betea?
zuzena ote oker joatea?
"ona" eta "txarra"ren tartea
non dago nere maitea...?
Mina denontzat al da mina...?
negarra, denontzat berdina...?
ez al da gaitz bat maitemina...?
latza eta sendaezina...?
Ai, ai,... mila galdera...
Ai, ai,... baina bat bera
Ai, ai,... mila galdera...
Erantzuna non ote da...?
Zer magia da sinesmena...?
Zer, lur bati lotzen nauena...?
Nork sortu zuen "muga" izena...
... eta hesiz josi dena...?
Taktuak, formak, koloreak,
bizi al ditu nork bereak...?
Non du kabia ahuldadeak...?
almazen mugagabeak...?
Ai, ai,... mila galdera...
Ai, ai,... baina bat bera
Ai, ai,... mila galdera...
Erantzuna non ote da...?
HIESA
Uste izaten da
HIESa batzuentzat dela ta
nahasturik gaude zeharo
denon arazoa da.
Oso erraza da
homosexualitate eta
drogazaletasunean
errua ikustea.
Ez dago arrisku talderik
prebentzio falta baizik
ez dago arrisku talderik
prebentzio eza baizik.
Baina aizu laguna
hurrena zu izan zaitezke
ulermena eta laguntza
da behar duguna.
HIESa edo SIDA
denontzat da beldurgarria
horregatik denok diogu
erabil kondoia.
Ez dago arrisku talderik
prebentzio falta baizik
ez dago arrisku talderik
prebentzio eza baizik.
ISHALA
Egunez itzalak
lotan daude
gauez haizearekin
dantza egiten dute
beraien itzaletan
murgiltzen nintzen,
barruan neramana isladatuz
Haizearen astinduetan askatuz
gorputz libre bat bilakatuz.
Kriseilu baten argi itzalpean
gorputzen itzalekin jolasean
gorputz libreen dantza leunetan
mugarik gabeko mugimenduetan.
danbor soinuek
eraman ninduten
hondar goxo haietan galtzera
haizearen leunkadak sentitzera.
Haizearen astinduetan askatuz
gorputz libre bat bilakatuz
TRENEKO LEHIOITIK BEGIRA
Bizitza trena bada
joanean dijoana
joan dijoana, joan dijoana...
Bizitza trena bada
joanean dijoana
Non da iragana?
Denbora joana.
Begiak kristal bilakatzen dira
tren leihotikan begira.
Bizitza haizea bada
orain hona orain hara
hona eta hara, hona eta hara...
Bizitza haizea bada
orain hona orain hara
alde denetara
askatuko gara.
Begiak amets bilakatzen dira
haize-eroei begira.